
Aplikazioak instalatu
Hautatu >
Aplikazioak
>
Instalazioak
>
Aplik. kudtz.
.
Instalazio fitxategiak telefonora bidal
ditzakezu, ordenagailu bateragarri
batetik, arakatzen ari zarenean deskarga
ditzakezu, multimedia mezu gisa jaso,
mezu elektroniko batean eranskin gisa
jaso, baita bestelako konektibitate
metodoak erabilita lortu ere, adibidez,
Bluetooth bidez. Nokia Application
Installer erabil dezakezu Nokia Ovi Suite
programarekin telefonoan aplikazio bat
instalatzeko.
Aplikazio kudeatzaileko ikonoek
ondorengoa adierazten dute:
SIS edo SISX aplikazioa
Java™ aplikazioa
Widgeta
Garrantzitsua: Seguruak diren
iturrietako aplikazio eta softwareak soilik
instalatu eta erabili. Symbian Signed edo
Java Verified™ aplikazioen proba gainditu
dutenak, adibidez.
Instalatu aurretik, ondorengoak kontutan
izan:
•
Aplikazio mota, bertsio zenbakia eta
hornitzaile edo egilea jakiteko,
Aukerak
>
Xehetasunak ikusi
aukeratu.
Aplikazioaren segurtasun-
-ziurtagiriaren xehetasunak
bistaratzeko, hautatu
Xehetasunak:
>
Ziurtagiriak:
>
Xehetasunak ikusi
.
•
Dagoeneko instalatuta dagoen
aplikazio baten eguneratze edo
konponketa fitxategi bat instalatzen
baduzu, jatorrizko aplikazioa
berreskuratzeko, jatorrizko fitxategia
edo ezabatutako software
paketearen segurtasun kopia izan
beharko duzu. Jatorrizko aplikazioa
berreskuratzeko, ezabatu aplikazioa
eta instalatu berriro aplikazioa,
jatorrizko instalazio fitxategia edo
segurtasun kopia erabilita.
JAR fitxategia beharrezkoa da Java
aplikazioak instalatzeko. Hau falta
bada, baliteke gailuak deskargatzeko
eskatzea. Aplikazioarentzako ez bada
sargunerik zehaztu, bat aukeratzeko
eskatuko zaizu. JAR fitxategia
deskargatzean, baliteke erabiltzaile-
-izena eta pasahitza behar izatea
zerbitzarian sartzeko. Hauek
aplikazioaren hornitzaile edo
fabrikatzaileak emango dizkizu.
Softwarea edo aplikazio bat instalatzeko,
egin hau:
1 Instalazio fitxategi bat aurkitzeko,
aukeratu >
Aplikazioak
>
Instalazioak
>
Aplik. kudtz.
.
Bestela, bilatu instalazio-fitxategiak
Fitxategi kudeatzailean edo hautatu
Mezularitza
>
Sarrera ontzia
, eta
ireki instalazio-fitxategia duen
mezua.
2 Aplikazio kudeatzailean,
Aukerak
>
Instalatu
aukeratu. Beste
aplikazioetan, aukeratu instalazio
fitxategia eta abiatu instalazioa.
Datuen kudeaketa 81
© 2010-2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Instalazioan zehar, telefonoak
instalazio-prozesuari buruzko
informazioa bistaratzen du. Sinadura
edo ziurtagiri digitalik ez duen
aplikazio bat instalatzen baduzu,
telefonoak ohar bat erakutsiko dizu.
Jarraitu instalazioarekin, beti ere
aplikazioaren jatorria eta edukia
seguruak direla badakizu.
Instalatutako aplikazio bat abiarazteko,
kokatu aplikazioa menuan eta aukeratu
ezazu.
Aukerak
>
Erregistroa ikusi
aukerara
joan instalatu diren softwareak eta
instalazio datak ikusteko.
Garrantzitsua: Zure telefonoak
birusen aurkako aplikazio bakarra
onartzen du. Birusen aurkako aplikazio
bat baino gehiago instalatuz gero,
telefonoaren jarduna kaltetu liteke, eta
telefonoak funtzionatzeari utz liezaioke.
Memoria-txartel bateragarri batean
aplikazioak instalatu eta gero, instalazio-
-fitxategiak (.sis, .sisx) telefonoaren
memorian geratzen dira. Fitxategiek
memoria handia har dezakete, beste
fitxategi batzuk gordetzea eragotziz.
Memoria nahikoa mantentzeko, erabili
Nokia Ovi Suite instalazio-fitxategien
segurtasun-kopiak PC bateragarri batean
egiteko, ondoren erabili fitxategi
kudeatzailea instalazio-fitxategiak
telefonoko memoriatik ezabatzeko. .sis
fitxategia mezu baten eranskina bada,
ezabatu mezua postontziko Mezularitza
postontzitik.