
Bilatu kokapenak
Mapak aplikazioarekin kokapen eta
negozio zehatzak aurkitu ahal izango
dituzu.
Hautatu >
Mapak
eta
Bilatu
1 Sartu bilaketa-hitzak, hala nola,
kalearen helbidea edo posta-kodea.
Bilaketa-eremua ezabatzeko, hautatu
Garbitu
.
2 Hautatu
Bidali
.
3 Proposatutako emaitzen zerrendan,
joan nahi duzun elementura.
Kokapena mapan bistaratzeko,
hautatu
Mapa
.
Bilaketa-emaitzen zerrendako
gainerako kokapenak mapan
ikusteko, joan gora edo behera.
Itzuli proposatutako emaitzen
zerrendara
Hautatu
Zerrenda
.
Bilatu zure inguruan dauden mota
desberdinetako tokiak
Hautatu
Arakatu kategoriak
eta
kategoria bat, hala nola, erosketak,
hotelak edo garraioa.
Bilaketa-emaitzarik aurkitzen ez bada,
ziurtatu bilaketa-terminoak behar bezala
idatzi dituzula. Linean bilaketak
egiterakoan, Interneteko konexioarekin
izan ditzakezun arazoek ere emaitzei
eragin diezaiekete.
Datu-transferentzia kostuak ekiditeko,
Interneteko konexio aktiborik gabe ere
lor ditzakezu bilaketa-emaitzak, bilaketa
egiteko erabilitako eremuaren mapa
gailuan gordeta baduzu.