
Mapak aplikazioaren ikuspegi
orokorra
Hautatu >
Mapak
.
Ongi etorri Mapak aplikaziora.
Mapak aplikazioak hurbil dagoena
erakusten dizu, ibilbidea antolatzen
laguntzen dizu eta zoazen lekura zoazela
ere gidatzen zaitu.
•
Bilatu hiriak, kaleak eta zerbitzuak.
•
Bilatu bidea pausoz pausokako
argibideekin.
•
Sinkronizatu kokapen eta ibilbide
gogokoenak gailu mugikorrarekin eta
Ovi Mapak Interneteko
zerbitzuarekin.
•
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena
eta tokiko bestelako informazioa,
erabilgarri badago.
Oharra: Mapak, sateliteko irudiak,
ahots-fitxategiak, gidak edo trafikoaren
informazioa deskargatzean datu kopuru
handiak transmititzen dira (sareko
zerbitzua).
Baliteke hainbat zerbitzu herrialde
guztietan eskuragarri ez egotea eta
hizkuntza jakin batzuetan soilik
eskaintzea. Baliteke zerbitzuak sarearen
menpe egotea. Informazio gehiago
jasotzeko, jarri harremanetan sareko
zerbitzu-hornitzailearekin.
Ia mapa digital gehienak neurri batean
edo bestean zehaztu gabe edo osatu gabe
daude. Ez oinarritu telefono honetan
ematen diren mapetan soilik.
Sateliteko irudiak, gidak, eguraldiari eta
trafikoari buruzko informazioa eta
bestelako zerbitzuak Nokiarekin
zerikusirik ez duten hirugarrenek sortu
dituzte. Baliteke informazioa guztiz
osatua eta zehatza ez izatea, eta
eskuragarritasunaren araberakoa izango
da. Ez sekula informazio honetaz eta
erlazionatutako zerbitzuez soilik fida.