Bluetoothari buruz
Gailuaren Bluetooth teknologiak hari
gabeko konexioak ahalbidetzen ditu 10
metrotara (33 oin) dauden gailu
elektronikoen artean. Bluetooth
konexioarekin irudiak, bideoak, testuak,
enpresa-txartelak eta egutegiko oharrak
bidal daitezke, edo hari gabe Bluetooth
teknologia erabiltzen duten beste
gailuetara konekta zaitezke.
Bluetooth teknologia erabiltzen duten
gailuak irrati-uhinak erabiliz
komunikatzen direnez, zure gailuak eta
besteek ez dute ikuspen-lerro berean
egon beharrik. Bi gailuak elkarrengandik
gehienez 10 metrora egotea besterik ez
da beharrezkoa. Halere, konexioan
interferentziak egon daitezke
hormengatik edo beste gailu
elektronikoengatik.
Bluetooth konexio bat baino gehiago
egon daitezke martxan aldi berean.
Esaterako, gailua aurikularretara
konektatuta badago, aldi berean
fitxategiak beste gailu bateragarri batera
alda ditzakezu.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin
bateragarria da 2,1 + EDR, eta ondorengo
profil hauek onartzen ditu: Audio
banaketa aurreratua, urruneko audio/
bideo kontrola, oinarrizko irudigintza,
oinarrizko inprimatzea, gailuen IDa,
telefonia-sare kommutatua, fitxategi-
-transferentzia, audio/bideo banaketa
orokorra, sarbide orokorra, Object
Exchange orokorra, eskulibrekoak, (HID)
entzungailuak, Object Push,
kontaktuetarako sarbidea, serie ataka eta
SIMerako sarbidea . Bluetooth teknologia
onartzen duten beste gailu batzuekiko
operatibitatea ziurtatzeko, modelo
honetarako Nokia konpainiak onartutako
osagarri homologatuak erabili behar dira
bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin
egiaztatu gailu horiek telefono honekin
bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten
funtzioek bateria indar gehiago behar
dute eta, beraz, bateriaren iraupena
murrizten dute.