Gailuak uztartzea
Hautatu >
Ezarpenak
>
Konektibitat.
>
Bluetootha
.
Ireki uztartutako gailuen fitxa.
Konexioak 43
© 2010-2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Uztartu aurretik, erabaki zein izango den
zure gakoa (1-16 digitu) eta jarri ados
beste gailuaren erabiltzailearekin gako
bera erabiltzeko. Erabiltzailearen
interfazea ez duten gailuek, gako finkoa
dute. Gailuak lehen aldiz konektatzean
bakarrik beharko duzu gakoa. Bikoteak
egin ondoren, konexioa baimendu ahal
izango duzu. Uztartzeak eta konexioa
baimentzeak konexioa azkartzen eta
errazten du, konexioa egiten duzun
bakoitzean ez duzulako baimendu
beharko.
SIMera urrutitik sartzeko gakoak 16 digitu
izan beharko ditu.
Urruneko SIM moduan, zure telefonoaren
SIM txartela osagarri bateragarriekin
erabil dezakezu.
Hari gabeko telefonoa urruneko SIM
moduan egonez gero, osagarri
bateragarri bakarra, autorako kita esate
baterako, erabil dezakezu deiak egin edo
jasotzeko.
Modu horretan dagoen bitartean,
telefonoak ezin izango du deirik egin,
programatutako larrialdiko zenbakietara
izan ezik.
Zure telefonotik deitzeko, urruneko SIM
modutik atera behar duzu lehendabizi.
Telefonoa blokeatuta badago, aurrena
desblokeatzeko kodea sartu behar duzu.
1 Hautatu
Aukerak
>
Gailu berria
uztartu
. Gailuak inguruan bilatuko
ditu Bluetooth gailuak. Aurrez
Bluetooth konexioa erabiliz datuak
bidali badituzu, aurreko emaitzen
zerrenda agertuko zaizu. Bluetooth
gailu gehiago bilatzeko, hautatu
Gailu gehiago
.
2 Aukeratu konektatu nahi duzun
gailua eta idatzi pasahitza. Beste
gailuan pasahitz bera adierazi behar
da.
3 Zure telefonoaren eta beste gailuaren
arteko konexioa automatikoa izan
dadin, hautatu
Bai
. Konektatzen
saiatzen zaren bakoitzean konexioa
eskuz baieztatzeko, hautatu
Ez
.
Uztartu ondoren, beste gailua
uztartutako gailuen orrian gehituko
da.
Bikoteari ezizen bat emateko, hautatu
Aukerak
>
Esleitu izen laburra
. Ezizena
zure gailuan ikusiko da.
Uztartze bat ezabatzeko, hautatu ezabatu
nahi duzun gailuaren uztartzea eta
Aukerak
>
Ezabatu
. Uztartze guztiak
ezabatzeko, hautatu
Aukerak
>
Ezabatu
guztiak
. Gailu batekin konektaturik
bazaude eta gailu honekin uztartzea
bertan behera uzten baduzu, uztartzea
amaituko da eta konexioa etengo da.
Uztartutako gailu bati zure telefonora
automatikoki konektatzen uzteko,
aukeratu
Baimendutzat ezarri
. Zure
gailuaren eta bestearen arteko konexioak
zure ezagutzarik gabe egin daitezke. Ez da
behar bakoitzaren onarpenik edo
baimenik. Erabili aukera hori soilik zure
gailuekin, adibidez, aurikular edo
ordenagailu bateragarriekin edo
fidagarria den norbaiten gailuekin Beste
gailuen konexio eskaerak aldiro onartu
badituzu, aukeratu
Baimnd. gabetzat
ezarri
.
44 Konexioak
© 2010-2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Bluetooth bidezko audio osagarri bat
erabiltzeko, adibidez Bluetooth
eskulibrekoa edo aurikularrak, zure
telefonoa eta osagarria uztartu behar
dituzu. Pasahitza eta argibide
gehiagorako, ikus osagarrien
erabiltzailearen gida. Audio osagarria
konektatzeko, piztu osagarria. Zenbait
audio osagarri automatikoki konektatzen
dira. Bestela, ireki uztartutako gailuen
fitxa, hautatu osagarria eta
Aukerak
>
Konektatu audio gailura
.