Kargatu bateria
Bateria zertxobait kargatu da fabrikan,
baina seguruenik berriro kargatu beharko
duzu gailua lehenengo aldiz piztu
aurretik.
Gailuak bateria gutxi duela adieraziz gero,
egin honako hau:
1 Konektatu bateria korronte-hartune
batera.
2 Konektatu kargagailua gailura.
3 Bateria erabat kargatuta dagoenean,
deskonektatu kargagailua telefonotik
eta ondoren hormako hartunetik.
Bateria ez da denbora jakin batez kargatu
behar, eta kargatzen ari den artean gailua
erabil dezakezu. Bateria guztiz
deskargatuta baldin badago,
kargagailuaren ikurra pantailan agertu
arte edo deirik egin ahal izan arte minutu
batzuk igaro litezke.
Aholkua: Bateragarriak diren Nokia
kargagailu zaharrak badituzu, zure
telefonoarekin erabil ditzakezu CA-44
kargagailu-egokitzailea kargagailuari
jarriz. Egokitzailea osagarri gehigarri gisa
erabilgarri dago.
Kargatu USB bidez
USB bidez karga dezakezu korronte-
-hartune erabilgarririk ez duzunean.
Telefonoa USB kable batekin kargatzen
denean, kargatze-denbora luzeagoa da.
USBrekin kargatuz gero, eraginkortasuna
alda daiteke. Zenbait kasutan, denbora
asko igaro daiteke bateria kargatzen eta
telefonoa funtzionatzen hasi aurretik.
USB bidez kargatzean, telefonoa kargatu
bitartean ere datuak transferi ditzakezu
USB kablearekin.
1 Konektatu USB gailu bateragarri bat
zure telefonora USB datu-kable
bateragarri bat erabiliz.
Kargatzeko erabiltzen den gailu
motaren arabera, baliteke kargatzen
hasi aurretik denbora igarotzea.
2 Telefonoa piztuta badago, aukeratu
telefonoaren pantailako USB
moduaren aukeretako bat.
Lehen urratsak
9
© 2010-2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.