Nokia C5 00 - Ovi Suite instalatu

background image

Ovi Suite instalatu

Ordenagailurako Nokia Ovi Suite

aplikazioaren bidez, erraz eskuratu ahal

izango dituzu zure Nokia C5-00 gailuko

fitxategiak, bai eta zure beste Nokia

gailuetakoak nahiz Ovi-koak ere, dena

ikuspegi bakar batetik. Mezuak,

kontaktuak, irudiak, musika eta beste

gauza asko transferi eta sinkroniza

ditzakezu zure ordenagailuaren eta

gailuaren artean. Nokia kontu bat

sortzeko aukera ere izango duzu, bai eta

zure irudiak Ovi-n partekatu, zure

gailuaren softwarea eguneratu, mapak

deskargatu edota zure edukiak seguru eta

erabilgarri gordetzeko aukera ere.
Informazio gehiagorako, zoaz

www.ovi.com guneko laguntza-atalera.
Ovi Suite instalatzeari buruzko informazio

gehiago lortzeko, ikus gailuarekin

zetorren Ovi Suite liburuxka.
Ez baduzu Ovi Suite instalatu nahi,

instalazio-fitxategiak memoria-

-txarteletik ezaba ditzakezu txartelean

memoria erabilgarri gehiago izateko.