Ezarpen laguntzailea
Ezarpen laguntzailearen bidez, posta
elektronikoaren eta konexioaren
ezarpenak zehatz ditzakezu. Ezarpen
laguntzailearen elementuen
eskuragarritasuna gailuaren ezaugarrien,
SIM txartelaren, zerbitzu-hornitzailearen
eta Ezarpen laguntzailearen datu
basearen datuen araberakoa da.
Hautatu >
Ezarpenak
>
Ezarpen
lag.
.
Konfigurazio laguntzailea
erabiltzerakoan emaitza hoberenak
lortzeko, ez atera SIM txartela telefonotik.
SIM txartela barruan ez badago, pantailan
agertzen diren argibideak jarraitu.
Hautatu hurrengoen artetik:
Operadorea — Operadorearen ezarpen
zehatzak zehazteko, esaterako, MMS,
Interneta, WAPa eta zuzeneko
transmisioaren ezarpenak.
Posta el. konfig. — Konfiguratu POP,
IMAP edo Mail for Exchange kontu bat.
Bideo partek. — Bideo partekatze
ezarpenak konfiguratu.
Editatzeko eskuragarri dauden ezarpenak
alda daitezke.