Nokia C5 00 - Pantailako adierazleak

background image

Pantailako adierazleak

Telefonoa 3G edo GSM sare batean

erabiltzen ari da (sareko zerbitzua).

Ikonoaren ondoan dagoen barrak

zauden lekuan sarearen seinale

indarra jakinarazten du. Barra

zenbat eta handiago izan, orduan

eta indartsuagoa izango da

seinalea.

3G sareko high-speed downlink

packet access (HSDPA) / high-speed

uplink packet access (HSUPA)

(sareko zerbitzua) aktibaturik

dago.

Oinarrizko erabilera 15

© 2010-2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

background image

Lineaz kanpoko profila aktibatu

duzu eta gailua ez dago sare

mugikorrera konektatuta.

Bateriaren karga maila. Barra

zenbat eta altuagoa izan, hainbat

eta altuagoa izango da bateria-

-maila.

Mezuak ataleko Sarrera ontzian

irakurri gabeko mezuak dituzu.

Adierazleak kliskatzen badu, zure

Sarrera ontzia beteta dagoela esan

nahi du eta mezu zaharrak Sarrera

ontzitik kendu beharko dituzu

mezu berriak jaso ahal izateko.

Mezu elektroniko bat jaso duzu

urruneko postontzian.

Mezuak ataleko Irteera ontzian

bidali gabeko mezuak daude.

Galdutako deiak dituzu.

Telefonoaren teklak blokeatuta

daude.

Alarma bat aktibo dago.

Modu isila aktibatu duzu eta

telefonoak ez du soinurik egingo

dei edo mezu bat jasotzerakoan.

Bluetooth konexioa aktibatuta

dago.

Bluetooth konexio bat ezarri da.

Adierazleak dardara egiten

duenean, telefonoa beste batekin

konektatzen saiatzen ari dela esan

nahi du.

GPRS datu-pakete konexio bat

eskuragarri dago (sareko

zerbitzua). ikurrak konexioa

aktibo dagoela adierazten du.

ikurrak konexioa zain dagoela

adierazten du.

EGPRS datu-pakete konexio bat

eskuragarri dago (sareko

zerbitzua). ikurrak konexioa

aktibo dagoela adierazten du.

ikurrak konexioa zain dagoela

adierazten du.

3G datu-paketeen konexio bat

erabilgarri dago (sareko zerbitzua).

ikurrak konexioa aktibo dagoela

adierazten du. ikurrak konexioa

zain dagoela adierazten du.

HSDPA/HSUPA onartzen da eta

erabilgarri dago (sareko zerbitzua).

Ikonoa desberdina izan daiteke

herrialdearen arabera. ikurrak

konexioa aktibo dagoela

adierazten du. ikurrak konexioa

zain dagoela adierazten du.

Telefonoa ordenagailu batera

konektatuta dago USB datu-kable

baten bidez.

16 Oinarrizko erabilera

© 2010-2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

background image

Bigarren telefonoko linea

erabiltzen ari da (sareko zerbitzua).

Dei guztiak beste zenbaki batera

desbideratzen dira. Telefonoan bi

linea badituzu, zenbaki batek

aktibo dagoena erakutsiko dizu.

Entzungailua edo egokigailua

telefonora konektatuta dago.

Autorako kit eskulibre bat

telefonora konektatuta dago.

Telefonoa sinkronizatzen ari da.

Adierazle gehiago ere bistara daitezke.