Nokia C5 00 - Ohizko idazketa modua

background image

Ohizko idazketa modua

ikurrak ohiko idazketa modua

adierazten du.

eta

ikurrek maiuskula edo

minuskula adierazten dute.

ikurrak

esaldia nola idazten den adierazten du,

hau da, esaldiko lehen hizkia maiuskulaz

eta gainerakoak automatikoki

minuskulaz idatziko direla adierazten du.

ikurrak zenbaki modua adierazten

du.

Testua teklatuarekin idazteko, sakatu

zenbakien teklak, 2-9, behin eta berriz

nahi den karakterea bistaratu arte.

Zenbaki tekla batean inprimatutako

karaktereez gain, karaktere gehiago

daude eskuragarri. Hurrengo hizkia uneko

hizkiaren tekla berean badago, itxaron

kurtsorea bistaratu arte eta, orduan,

idatzi hurrengo karakterea.

Zenbaki bat idazteko, eduki sakatuta

zenbakiaren tekla.

Maiuskulatik minuskulara eta karaktere

modu batetik bestera aldatzeko, sakatu

#.

Karaktere bat ezabatzeko, sakatu

ezabatzeko tekla. Eduki sakatuta

ezabatzeko tekla karaktere bat baino

gehiago ezabatzeko.

Ohiko puntuazio-markak idazteko, sakatu

1 behin eta berriz nahi den puntuazio

marka bistaratu arte.

Karaktere bereziak idazteko, eduki

sakatuta *.

Emotikono bat gehitzeko, sakatu * eta

hautatu

Aurpegiera gehiago

eta

emotikono bat.

Tarte bat sartzeko, 0 sakatu. Lerro-jauziak

sartzeko, sakatu 0 hiru aldiz.