
Hasierako pantaila
Telefonoa piztutakoan eta sarera
erregistratutakoan telefonoa hasierako
pantailan eta erabiltzeko prest dago.
Erabilitako azken zenbakien zerrenda
irekitzeko, sakatu deitzeko tekla.
Ahots-erantzungailura deitzeko, eduki
sakatuta 1.
Ahots-komandoak edo ahotsezko
markatzea erabiltzeko, eduki sakatuta
eskuineko aukeraketa tekla.
Profila aldatzeko, sakatu pizteko tekla eta
hautatu profil bat.
Sarera konektatzeko, eduki sakatuta 0.
Hasierako pantaila aldatzeko, hautatu
>
Ezarpenak
eta
Orokorra
>
Pertsonalizazioa
>
Egonean modua
eta hurrengoetatik:
Egoneko gaia — Hautatu hasierako
pantailaren gaia.
Lasterbideak — Gehitu aplikazioen edo
gertaeren lasterbideak edo esleitu
lasterbideak nabigazio teklari
hautatutako hasierako pantailaren
gaiaren arabera.