
Bateriaren segurtasuna
Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargagailua
deskonektatu. Kargagailua edo osagarri bat
deskonektatzean, eutsi entxufetik eta tira, ez eutsi kabletik.
Kargagailua erabiltzen ari ez bazara, desentxufatu eta
deskonektatu telefonotik. Ez utzi guztiz kargatutako
bateriarik kargagailura konektatuta, gehiegi kargatzeak
bateriaren iraupena labur baitezake. Guztiz kargatutako
bateria erabili gabe utziz gero, pixkanaka deskargatu egingo
da.
Bateriak 15º C eta 25º C (59° F eta 77° F) artean egon behar
du. Tenperatura oso altu edo baxuek bateriaren bizitza eta
gaitasuna murrizten dituzte. Baliteke bateria beroa edo
hotza duen telefonoak denboraldi batean ez funtzionatzea.
Nahi gabe zirkuitulaburra sor daiteke, metalezko objekturen
batek bateriaren banda metalikoak ukitzen dituenean,
adibidez, poltsikoan ordezko bateria bat badaramazu.
Zirkuitulaburrek bateria edo konektatutako objektua honda
ditzakete.
Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke eta. Bateriak
botatzeko garaian, tokian tokiko arauak bete behar dira. Ahal
dela, birziklatu. Ez bota etxeko gainerako hondakinekin
batera.
Ez desmuntatu, moztu, ireki, bihurritu, deformatu, zulatu edo
txikitu telefonoa edo bateriak. Isurketarik gertatuz gero, ez
utzi bateriaren likidoa azala edo begiak ukitzea. Hori gertatuz
gero, busti urarekin kaltetutako tokiak ahal bezain laster edo
zoaz medikuarengana.
Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu objektu arrotzik
sartu. Era berean, ez ezazu bateria ur edo beste likidoren
batean murgildu edo busti. Bateriak lehertu egin daitezke
hondatuta badaude.
Erabili bateria eta kargagailua dagozkien helburuetarako
soilik. Erabilera okerrak edo onartu gabeko bateria edo
kargagailu bat erabiltzeak sute, leherketa edo bestelako
arriskuren bat suposa lezake, eta edozein onarpen edo berme
baliogabe dezake. Bateria edo kargagailua kaltetuta dagoela
irudituko balitzaizu, eraman ezazu zerbitzu-zentroren batera
erabiltzen jarraitu aurretik. Ez erabili hondatuta dagoen
kargagailu edo bateriarik. Erabili kargagailua toki baten
barruan soilik.