Ibilgailuak
Irrati-frekuentziako seinaleek ibilgailuetan gaizki
instalatutako edo gaizki babestutako sistema
elektronikoetan eragina izan dezakete, hala nola,
erregaiaren injekzio elektronikoetan, balazten blokeoa
saihesteko sistema elektronikoetan, abiaduraren kontrol
elektronikoetan edo airbag sistemetan. Informazioa
lortzeko, egiaztatu autoaren edo honen ekipamenduaren
fabrikatzailearekin.
Langile kualifikatuek soilik ikuska ditzakete telefonoak eta
ibilgailuetan instalatu. Behar bezala instalatu edo erabili
ezean, arriskuak sor daitezke eta bermea baliogabe daiteke.
Egiaztatu erregularki ibilgailuan instalatutako hari gabeko
osagarriek behar bezala funtzionatzen dutela. Ez gorde edo
eraman likido sukoiak, gasak edo material lehergarriak
telefonoa, haren zatiak edo osagarriak daramatzazun toki
berean. Gogoratu airbag-ak indar handiarekin puzten dela.
Ez jarri telefonoa edo osagarriak airbag-a aterako den tokian.
Itzali telefonoa hegazkinera igo aurretik. Hari gabeko gailuak
hegazkinean erabiltzea arriskutsua izan daiteke
hegazkinaren funtzionamendurako eta legez kanpokoa izan
daitekeelako.