Larrialdi-deiak egin
1
Ziurtatu gailua piztuta dagoela.
Produktu- eta segurtasun-informazioa 91
© 2010-2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
2
Egiaztatu seinaleak behar besteko indarra daukan ala
ez. Beharbada, hurrengo urrats hauek ere jarraitu
beharko dituzu:
•
Sartu SIM txartela.
•
Desaktibatu gailuan aktibatu dituzun dei-
-murrizketak, hala nola, deiak blokeatzea,
markatze finkoa edo erabiltzaile-talde itxia.
•
Ziurtatu zure gailua ez dagoela lineaz kanpoko
edo hegaldi profilean.
3
Sakatu bukatzeko tekla behin eta berriro hasierako
pantaila agertu arte.
4
Idatzi zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala. Larrialdi
deien zenbakiak tokiaren arabera alda daitezke.
5
Sakatu deitzeko tekla.
6
Eman ezazu beharrezko informazioa ahalik eta
zehatzen. Ez amaitu deia hori egiteko baimenik ez den
bitartean.
Garrantzitsua: Zure gailuak Internet bidezko deiak
onartzen baditu, aktibatu sare mugikor nahiz Internet
bidezko deiak. Honela, telefonoak larrialdi-deiak egiteko
mugikorraren sarea eta Interneteko zerbitzu-hornitzailea
erabiliko ditu. Ez da uneoro konektatzeko aukera izatea
ziurtatzen. Ez zaitez inoiz egon haririk gabeko telefono baten
menpe komunikazio garrantzitsuetarako, adibidez, osasun-
-larrialdi baterako.