
Zure telefonoa
Gida honetan deskribatzen den haririk
gabeko telefonoa (E)GSM 850, 900, 1800
eta 1900 MHz sareak eta UMTS 900 eta
2100 MHz HSDPA eta HSUPA sareak
sareetan erabiltzeko homologatuta dago.
Sareei buruzko informazio gehiago
jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-
-hornitzailearengana.
Telefonoak konexio-metodo ugari
onartzen ditu eta, ordenagailuak bezala,
telefonoa birusen eta bestelako eduki
kaltegarrien eraginpean egon daiteke.
Mezu, konektibitate eskaera, bilaketa eta
deskargekin kontu berezia izan. Instalatu
eta erabili soilik babes egokia eskaintzen
duten iturri fidagarrietako zerbitzu eta
softwareak, hala nola, Symbian Signed
ziurtagiria duten aplikazioak edo Java
Verified™ azterketa gainditu dutenak.
Zure telefonoan eta hari konektatutako
edozein ordenagailutan birus kontrako
edo bestelako segurtasun softwarea
instalatzea gomendatzen da.
Baliteke telefonoak laster-markak eta
Interneteko hirugarrenen guneetarako
estekak instalatuta izatea; beraz,
hirugarrenen guneetan sartzeko aukera
izan dezakezu. Hauek ez daude Nokia
konpainiarekin afiliatuta eta Nokia
konpainiak ez du hauen inolako
erantzukizunik bere gain hartzen. Gune
hauetan sartzen bazara, kontutan hartu
segurtasuna eta edukiak.
Segurtasuna
5
© 2010-2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Abisua:
Iratzargailua ez beste aukerarik
erabiltzeko, telefonoak piztuta egon
behar du. Ez piztu telefonoa, haririk
gabeko gailuen erabilerak
interferentziarik edo arriskurik sor
badezake.
Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege
guztiak eta errespetatu tokian tokiko
ohiturak eta besteen pribatutasun eta
legezko eskubideak, copyright
eskubideak barne. Copyright babesa dela
eta, argazkiak, musika eta bestelako
edukiak kopiatu, aldatu, igorri edo bidali
edo birbidaltzea galarazita egon liteke.
Telefonoan gordetako informazio
garrantzitsuaren segurtasun-kopiak
egitea edo informazio hori idatziz
gordetzea gomendatzen da.
Beste edozein gailutara konektatu
aurretik, gailu horren erabiltzaile-gida
irakurri, segurtasunari buruzko
xehetasunen berri jasotzeko. Ez
konektatu produktu bateraezinik.
Baliteke gidako irudiak zure telefonokoen
berdinak ez izatea.
Jo ezazu erabiltzailearen gidara zure
gailuari buruzko informazio garrantzitsu
gehiago izateko.