Bideoak partekatzeko eskakizunak
Bideoak partekatzeko, bi aldeek 3G
konexioa izan behar dute. Zerbitzuaren,
3G sarearen erabilgarritasunaren eta
zerbitzua erabiltzeagatik aplikatutako
tarifen inguruko informazio gehiagorako,
jarri harremanetan zure zerbitzu-
-hornitzailearekin.
Bideo-partekatzea erabili aurretik,
ziurtatu:
•
Pertsonatik pertsonarako ezarpen
zuzenak dituzula konfiguratuta eta
bideoak partekatzeko gonbidapena
onartu duzula edo dei bat aktibo
duzula
•
3G konexio aktibo bat duzula eta 3G
sarearen estalduran zaudela. 3G
sarearen estaldura-eremutik irteten
bazara bideoa partekatzen ari zarela,
partekatzea gelditu egiten da, baina
ahots-deiarekin jarraitu ahal izango
duzu.
•
Igorlea eta hartzailea 3G sarean
erregistratuta daude. Norbait
partekatze saio batera gonbidatzen
baduzu eta hartzailearen telefonoa
3G sarearen estalduran ez badago,
bideo partekatzea instalatua ez
badauka edo pertsonarteko konexioa
ezarria ez badu, hartzaileak ez du
gonbidapenik jasoko. Hartzaileak
gonbidapena ezin duela onartu
adierazten duen errore mezu bat
jasoko duzu.
24 Telefonoa
© 2010-2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.